XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Globulu gorriak ikustea nahikoa erraza da.

Horretarako, odola portan ondo zabaldu (frotisa behar bezala egin) eta globulu gorrien pilaketa haundiegia ez den alde bat aukeratu behar da begiratzeko; hor bait dago arrakastaren gakoa.

Pikorta borobil hori-zurista batzuk ikusiko dituzue, inguruan lodixeagoak direnak erdialdean baino; horietxek dira hematieak edo globulu gorriak.

- Globulu zuriak ikustea ez da horren erraza, batetik horrek tindaketa prozesu oso berezia eskatzen duelako eta bestetik odolak askoz ere globulu zuri gutxiago dauzkalako.

Globulu zuriak hobeto ikusteko, erabil ezazue hematoxilina koloratzaile gisa eta bete itzazue hitzez hitz ondoren adierazten dizkizuegun urratsak: 1. Behin odol-frotisa porta gainean egin ondoren, ondo finkatu.

Horretarako isuri metanol edo alkohol tanta batzuk frotis-ean eta itxoin bost bat minutuz.

2. Denbora hori pasata alkohola ez bada lurrundu, lehor ezazue xukapapera erabiliz.

3. Ipini estalkia tindaketa-upeltxoa edo Petri kaxa baten gainean eta zabaldu hematoxilina tanta batzuk.

Itxoin hamabost minutu.

Kontu izan hematoxilina ez dela lehortzen, hori gertatuz gero, koloratzaile gehiago gehitu beharko litzaioke.

4. Behin denbora hori igarota, garbitu mikroskopiorako prestatu den muestra ur distilatuaz eta ondoren hor geratu den gehiegizko ura xukatu.

5. Begira muestrari mikroskopioan, globulu gorriak baino gorpuzkulu haundixeagoak ikusiko dituzue.

Horiek forma irregularrekoak izango dira eta hematoxilinaren eraginez nukleoa more kolorez tindatua izango dute.

- Odolaren beste osagaiak ikustea oso zaila da, horrek tindaketa-prozesu oso berezia eta maila hauetan ezagutu beharrik ez dauden teknika batzuk eskatzen ditu eta.

7.1.3 LABORATEGI-GIDOIA. HELBURUA: Arnasketa zelularrean gertatzen den gasen trukaketa esperimentalki ikustea.

OHARPENAK: - Esperientzia honetan arazo haundia sortuko zaigu, hemen erabiliko dugun ehuna animalia hil berri batetik hartu behar bait da.

- Esperientzia hau egiterakoan, kontu izan behar dugu saiodiko kotoia estuegi gera ez dadin, aireari pasabidea utzi behar bait zaio.

Eta saiodia eta prezipitatu-ontzia elkartzen dituen beirazko tutuak ahalik eta motzena izan behar du.

7.1.4 LABORATEGI-GIDOIA. HELBURUA: Odol-zelulen arnasketan ematen den gasen trukaketa esperimentalki ikustea.

OHARPENAK: - Aurreko esperientzian bezalatsu, honetan ere arazoa odol freskoa lortzea da.

Horretarako egokiena hiltegi hurbilenera joatea izango da eta han eskatzea.

- Testuan agertzen den muntaia aldatu egin behar da.

Tapoi bizuloduna ipiniko dugu eta hor beste hodi bat sartuko, bertatik putz egiteko; bestela matraze barruko aireak ez lioke utziko sartzen gureari.

- Tonalitate aldaketa oso txikia da eta horregatik, aldaketa ematen denean, adi-adi egon beharko dugu.